Itxi

Primera RFEF

II. multzoa

Alavesek Eibar menderatu, eta Bilbao Athleticek bolada onari eutsi dio

Redacción

Arabako taldeak 1-0 irabazi dio talde armaginari, eta lidergoa sendotu du. Athleticen harrobiko taldeak 0-1 irabazi dio UD logroñesi, eta sailkapenko bigarren postuan da.

1:05
Viguera

Asteburu honetan jokatu da Bigarren B Mailako II. multzoko 25. jardunaldia, eta partida gutzietan golak izan ditugu ikusgai.

Alavesek eta Eibarrek Mendizorrotzan jokatu zuten partida izan zen azpimarragarriena. Arabako taldeak lidergoa sendotu zuen Eibarri 1-0 irabazita. 56 puntu ditu Alavesek, eta Eibar (46 puntu) laugarren postura jaitsi da.

Bigarren postuan, bolada onari eusten dion Bilbao Athletic dago 51 punturekin. Zuri-gorriek 0-1 irabazi zioten UD Logroñesi Las Gaunasen. Amorebieta ere denboraldi bikaina egiten ari da. Racing Bri 0-1 irabazi zion Amorebietak, eta sailkapeneko hirugarren postuan daude, 48 punturekin.

Barakaldo dago sailkapeneko bosgarren postuan 41 punturekin. Talde bizkaitarrak bana (1-1) berdindu zuen Reala Bren aurka. Talde txuri-urdinak 31 puntu ditu, eta hamaikagarren postuan dago. Real unionek jipoia eman zion Nojari (4-0), eta irundarrak zazpigarren postuan daude. Puntu kopuru berarekin dago Tudelano Nafarroako derbian Peña Sporten aurka bana (1-1) berdinduta. Peña Sport jaitsierako promozio postuan dago, 25 punturekin.

Sailkapenaren behealdeari begiratuta, setaok garaipen garrantzitsua lortu zuen Zaragoza Bren aurka (0-1). Garaipen honekin, jaitsieratik aldendu da River (29 puntu). Jaitsiera postuetan jarraitzen dute Osasuna Bk eta Izarrak, baina gorritxoek aurrerapausoa eman dute Izarrari 0-1 irabazita. Osasuna B 17. postuan dago 25 punturekin, promozio postuan dagoen Peña Sportekin berdinduta. Izarra, ordea, azken postuan dago 18 punturekin. Salbazioa hamar puntura dute, eta jaitsierako promozio postua, zazpi puntura.

Bigarren B Mailako II. multzoko 25. jardunaldiko partiden emaitzak:

Athletic Club B 1 - 0 UD Logroñes

Real Zaragoza B 0 - 1 Sestao River Club

Real Racing Club B 0 - 1 SD Amorebieta

Deportivo Alaves 1 - 0 SD Eibar

Barakaldo CF 1 - 1 Reala B

CD Tudelano 1 - 1 Peña Sport FC

SD Logroñes 2 - 0 CD Teruel

Real Union Club 4 - 0 SD Noja

CD Izarra 0 - 1 Club Atletico Osasuna B

RS Gimnastica 1 - 1 Lleida Esportiu TCF